XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, irakurle bakoitzarena (Schokel, 225 or.).

Kristau-erria Liturji-Batzarrean eta Itza beren izkeran entzuteko alkartzen danean, orduan eta an dago batez ere, Jainkoaren Itza (Schokel 225 or).

Ontan, bai, zuzen asko esan ditekela, aspaldi katean Profetaen bidez itzegin zuan Jankoak, orain irakurlearen bidez itzegiten duala liturji proklamazioan.

Orixe bera aitortu digu Liturjiaren Konstituzioak: Liturjian Jainkoak itzegiten dio bere erriari; Kristo Berri Ona zabaltzen ari da (33 z).

Itzaren proklamazioari eta gaurkotzeari biotz iriki bat dagokio entzulearengan.

Itzaren eskuratzea, ez da geldi egotea, ikuslea edo entzulea alperkeri gozatsu baten itzalean gordeko balira bezela.

Gogozko ekiñaldi leiatsua da Itzaren egite arrigarri ori (Schokel 256 or).

Izan ere, Itz goraipatuaren eskuratzea derriorrezkoa dalako, Elizak Liturji ortara partekide bizi bezela deitzen digu, guri dagokiguna benetan eta borondatetsu jarri dezagun (Lit. Kons. 14 z).

Itzaren oraingotze au betea eta osoa dedin, Jainkoaren deira biltzen dan erria bear da.

Sinai aldean, Jainkoaren deiak urrerazi zuan Israel mendi santura bere Legea jaso zezan, edo naiago badezu Legearen Itza jaso zezan.

Era berean-egiten da Itzaren proklamazioa Jainkoaren deira bildutako Liturji-Batzarrean.

b) Igandea Jainkoa Erriaren elkartze-eguna.

Liturji-Batzarrerako elkartzerik egokiena Igandean ospatzen da.

Kristaudiaren asieratik astearen lenengo eguna Batzar eguna da.

Egun ortan alkartzen ziran eliztarrak Eukaristia ospatu eta Kristo'ren berpizkundea ta Espirituaren doaia gogoratu zitzaten.

Orregatikantxe esana dute Liturjilariak, ez dagola Iganderik Kristau-Batzarrik gabe.

Ez daukagu, ain garbi itzegiten diguten garai aietako textoetara jo besterik onen berri jakiteko.

Ara Justino'k:
Eguzkiaren egunetan alkartu oi gera, lenengo eguna bait-da Jainkoak izadia illunpetatik atereaz mundua sortu zuanekoa; eta Jesukristo egun ortan berpiztu bait-zan illen artetik. (Martimort'ek dakar LA MAISON DE DIEU'n, 57 (1959) 64 or).

Eta Bernabe'ren eskutitzak:
Orregatik ospatzen degu ain alaikiro zortzigarren eguna, Jauna berpiztu zanekoa....

Nunai gaudela, Kristau deitzen gera Kristo'ren izenagatik eta Igandez elkartzen gera... (id. 65 or).

d) Itza Liturji-Batzarrean.

Kristau-Batzar ontan ezin zan palta iñolaz ere Itzaren goraipamena edo proklamazioa.

Martimort'ek txukun asko bildu ditu gai oni dagozkion antziñateko testigantzak.

Didaskalia'k dionez:
Zer aitzaki eukiko ote dute Jaunaren aurrean, Igandez bizigarriro Itza entzun eta beti-betian irauten duan janariz ase ditezen alkartzen ez diranak? (La Maison de Dieu 68 or).

Eta Zesareo deunak: Liburu Santuak irakurtzeko alkartzen gera....

Itz santu oien bidez janaritzen degu gure sinismena, indarberritzen gure itxaropena, sendotzen gure uste ona eta lege-bidera beartzen gure bizitza.

Batzar auetan egiten dira baita ere aolku-emate eta oker-zuzentzeak eta abar (Ibid. 72 or).

Baiño, Batzarraren ikuspegi au Itzaren entzutea San Justino'k dakarki obekien:
Eguzkiaren eguna deritzaion ortan uri eta auzoetan bizi diran guztiak toki batean alkartzen dira: (...).